Erdikokaleko Herreroneko saloia dantzarako gune estimatua zen eta bertan erretratatu zituzten argazkiaren lehen planoan Mª Angeles Alberdi eta Irune Ormaetxea. Bien atzean, Angeles Gutierrez, Bego Laka eta Miren Laka. Azken bi hauen Aintzane ahizparen solteratako agurra ospatzen ari ziren, koadrilan elkartuta eta afari-merienda batekin. Iluntzi hartan berandutu arte egon ziren kontu-kontari eta dantzan.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.