Erretratuan, Estazio bidea hartuta eta goiko Pasialekura zihoazen eskaileren ondoan hor daude besteak beste Dolores ama, David aita, Teodoro Zuazua eta Lorenzo Salaberria abadeak, Jose Luis Zubizarreta eta Ignacio Onandia alkate izandakoak, Paco Izagirre, Jon Idigoras, Waldo Cano, Aintzane Laka, Conchita Zubeldia, Mª Angeles Alberdi, Antonio Zubizarreta, Floren Gastón… Eibarren 1931an jaioa, aita Ermuko botikaria zen eta bertara lekualdatuko zen familia. Abadetzan, Bizkaiko Bikario orokorra izan zen 1980tik 1996ra eta Elizbarrutiarekin zerikusia zuten hainbat proiekturen sorreran hartu zuen parte: hala nola, Labayru Ikastegia, Proyecto Hombre, Herri Irrati berria… 2009ko irailaren 29an zendu zen Bilbon.