1955

S. Lorentzoko ermitaren berriztatze lanen inaugurazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025eko urriaren 12a

Ermua, 1955.

1955ko urtarrilaren 2an inauguratu ziren San Lorentzoko ermitako berriztatze lanak. 1516koa da beroren lehen aipamen idatzia, Sant Llorente modura, eta 1855-1885 bitarteko urteetan, koleraz gaixotu eta zendutako herritarrak, bertako kanposantuan lurperatzen zituzten. 1955 horretan kanposantua kendu eta frontoia eraiki zen. Honen frontisean X-VIII-1.955 irakur daiteke, San Lorenzo eguna.

Zaldibarko eta Ermuko udaleko hainbat ordezkari batu ziren bertan.Erretratuan ezkerretik eskumara, atzean (…), Jose Luis Zubizarreta, (…), Pako Izagirre, Ignacio Urreta eta Luis Urreta. Erdian Luis Garitaonandia eta Rufino Zengotitabengoa. Aurrean Vicente Garitaonandia, Jesus Unzueta, Restituto Zorrilla abadea, Patxi Zubikarai Zaldibarko alkatea, Teodoro Zuazua Ermuko parrokoa, Bernardo San Ildefonso Ermuko alkatea, Felix Bustindui Zaldibarko parrokoa eta Vicente Izarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.