1955

Parrokiako Korokoak Santixapeko iturrian

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025eko azaroaren 23a

Ermua, 1955.

Eliza ondo-ondoan, sakristiako lokalen azpian, behe samarrean zegoen iturri parean erretratatu ziren Parrokiako Koroko kideak, orduko euren zuzendariarekin, Domingo Solabarrieta abade ondarrutarrarekin.

Bertan daude atzetik hasita eta ezkerretik eskumara begiratuta Begoña Laka, Begoña Agirregomezkorta, Luis Mari Izagirre eta Domingo Solabarrieta. Aurrerago Aintzane Laka, Mª Ignacia Olañeta eta Florita Gorritxategi. Erdian Luisita Malkorra, Ana Mari Izagirre eta Ana Mari Altuna. Makurtuta aurrean Rosarito Ibaibarriaga, Begoña Telleria eta Agurtzane Salaberria.

Errepertorioan denetik zuten arren (“Aldapeko” betirako ikasi zuten orduan), ugariak ziren eliz-kantuak, jai erlijioso handienetako meza nagusian abesten zituzten: Santixau, Korpusti, Inmaculada, Pasko eguna… Ezkontzetarako ere deitzen zieten. Deseatzen egoten ziren Santa Zezilia eguna noiz ailegatuko, Herreronian afaria izaten zutelako eta haren osteko kantu saioa ere ez zelako makala. Taldeko partaideetako batzuk gerora Abeslariak eta Pizpillu abesbatzetako kide izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.