1946

Pilar Guridiren solteratako agurra

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak 2025eko abenduaren 14a

Ermua, 1946.

Ezkondu aurretiko agurra lagun eta senide artean ospatu zuen Pilar Guridi Uribek, Claudio Etxeberria Zabala altsasuarrarekin ekainaren 15ean batu aurretxoan.

Zubiaurre amaieran erretratatu zen kuadrilla osoa eta bertan dira, ezkerretik eskumara atzetik hasita Karmele Isasi-Isasmendi, Mari Tere Ezkurdia, Jone Isasi-Isasmendi eta Nati Uriarte. Erdian Genare Isasi-Isasmendi, Miren Teres Isasi-Isasmendi, Pilar Guridi eta Ino Izagire. Aurrean Margarita Guridi, (…) Marce Guridi eta mutikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.