Euskaraz futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2024ko ots. 20a, 08:00

Gaurtik aurrera, asteartero, euskara praktikatzeko aukera zoragarria izango dute Ermua CD taldean "jokalariak" dituzten gurasoek.

Ermua CD-ren eta Berbalagun egitasmoaren elkarlanaren ondorioz, otsailaren 20tik aurrera, ume eta gazteen entrenamenduetan gurasoek euskara praktikatzeko aukera paregabea izango dute, asteartero, 17:15etik 18:15era.

Teodoro zuazua futbol zelaiko taberna inguruan egingo den topaketa hau doakoa izango da eta ez du ezer berezirik eskatzen, euskaraz aritzea, besterik ez. Horrenbestez, kirol taldearen euskararen aldeko konpromisoa argi utzita, antolatzaileek Ermua futbol taldean umeak dauzkaten guraso guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera, euskara praktikatzea guztiontzat onuragarri delako, guraso zein umeentzako.