Arratsaldeko BERBALAGUNON TOPAKETAN opariak elkarri emateko, kontu-kontari aritzeko eta mokadutxoa jan eta tragotxoa edateko aukera izango dute berbalagunek. Ordu batzuk geroago, berriz, AZKEN AFARIAn, solasaldian jarraitzeko, kantuan eta giro ederrean murgilduta aritzeko eta oroigarriren bat jasotzeko parada ere izango dute.