Ermuko I. Mundialito Antiarrazistarako izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Colibres Ermua

Ermuko Colibres elkarteak Mundialito Antiarrazista antolatu du uztailaren 5erako. Ongarai eskolako zelaian jokatuko da, 10:00etatik aurrera, eta finalak bazkalostean jokatuko dira.
Helburua da kirola aniztasunaren eta elkarbizitzaren tresna bihurtzea: antirrazakeria bultzatu eta kultura ezberdinen arteko topaketak errazteko espazio bat sortzea.

Parte hartzeko bi kirol aukera egongo dira: futbola eta eskubaloia. Talde bakoitzak 6 eta 12 parte-hartzaile artean izan beharko ditu, eta parte hartzeko gutxieneko adina 13 urtekoa da.

Parte hartu nahi dutenek inskribatu beharko dira, honako datuak adieraziz:

  • Taldearen izena.
  • Parte-hartzaileen izen-abizenak eta adinak.
  • Harremanetarako telefono zenbaki bat (taldeko arduradunarena).

Kontuan hartu talde kopurua mugatua dela (8 talde kirol bakoitzeko). Talde guztiak betetzen direnean, itxaron-zerrenda bat osatuko da. Izena emateko bete formulario hau.

Gogoratu: Taldeak mistoak izatea bultzatu nahi dugu, talde anitzak baitira zelaian disdiratsuenak: "jokatu mixtoan, irabazi errespetuan.”

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.