Datorren uztailaren 5ean, Ermuan mundialito antiarrazista, antipatriarkala eta antifaxista izango dira lehen aldiz. Kirola, kultura eta aktibismoa uztartuko dituen jardunaldia izango da, topaketarako, alaitasunerako eta erresistentzia kolektiborako gune bat eraikitzeko. Ekitaldia egun osoan zehar ospatuko da Ongarai ikastetxeko kantxetan.
Futbol eta eskubaloi txapelketak antolatuko dira, 20 minutuko partidetan eta talde bakoitzeko 6 lagunekin. Baina Mundialitoa kirolaz haratago doa: tailerrak, truke-merkatua, herri-bazkaria, kontzertuak eta denei irekitako beste jarduera batzuk ere egongo dira, arrazismoa, patriarkatua eta faxismoaren aurkako balioak, komunitatearen zaintza eta aniztasuna sustatzeko.
Izen-emateak ekainaren 15era arte daude zabalik, doakoak dira, eta talde osoak edo norbanakoak eman dezakete izena. Parte hartzeko gutxieneko adina 13 urtekoa da, gehienezko adin-mugarik gabe. Antolakuntzatik animatzen da talde mistoak eta askotarikoak osatzera, uste baitugu ezberdintasunak batu eta aberastu egiten duela.
Bat egin Mundialitoaren lehen edizio honekin eta komunitatea ospatzeko, aldarrikatzeko eta eraikitzeko egun baten parte izan zaitez!