Uste baino askoz hobeto irten zen I. Mundialito antiarrazista, antipatriarkal eta antifaxista!

Erabiltzailearen aurpegia Colibres Ermua

Bizitako guztia lasaitasunez baloratzera elkartu ondoren... bakarrik esan dezakegu: ESKERRIK ASKO! Ermuko I. Mundialito antiarrazista, antipatriarkal eta antifaxista benetako jai kolektibo, politiko, kirolzale eta komunitarioa izan da.

Bihotzez eskerrik asko Abiri umeentzako espazio polit hori mantentzeagatik; Alvarori posta-tailerragatik, mugez haraindi maitasuna bidaltzeko aukera eman baitzigun; Mikel Madarieta argazkilariari (@mikelmadarieta) oroimenerako uzten dizkigun fotoi pila horiengatik; maitasunez eta zuzentasunez arbitratu zuten pertsonei; zaporez eutsi eta tripatxoa beteta utzi ziguten sukaldariei; Omrari (@omraa_) eraso arrazisten aurrean nola jokatu irakastean erakutsi digun pazientziagatik; Eromena Dj-ri (@eromena.dj) eguna handikiro eta ikaragarrizko erritmoekin ixteagatik; futbol- eta eskubaloi-taldeei, dena eman baitzuten; eta asanbladetara hurbildu zineten guztiei, antolakuntzan egon zinetenei, errebotez etorri eta geratu zinetenei... ESKERRIK ASKO!!! 

Lehena izan da... eta guk uste baino hobeto atera da. Jende asko etorri zen, jende guztiak ondo pasatu zuen eta garrantzitsuena lortu genuen, samurtasun eta komunitate gune bat sortzea, alaitasunez betea, arrazismo, matxismo eta faxismorik gabea.

Eguneko argazki batzuk uzten dizkizuegu hemen, baina guztiak ikusi ahal izateko, bilduma kolaboratibo bat sortu dugu, Mikel Madarieta Txurruka argakilariak ateratako argazki guztiekin, eta baita edonork igo ahal dituen eguneko beste argazkiekin. Mesedez, argazkirik ezabatu gabe eta argazkilaria etiketatu bere argazkiak erabiltzen badituzue. Argazki guztiak ikusteko egin klik hemen.

Datorren urtean II. Mundialitorako elkar ikusiko gara! Baina bitartean... antolatzea eta elkar zaintzea ere aurre egiteko modu bat da. Beti zelai handiagoak, inoiz ez horma altuagoak!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.