Udazkenarekin batera, hemen dugu Egunean Behin jokoaren beste edizio bat; 16.a, dagoeneko.
Ermuarrok ere parte hartuko dugu jokoan. Eta, azken edizioetan egin dugun moduan, geure taldea izango dugu: Egunean Behin Ermuan.
Gogoratu sariak izango ditugula. Adi, edizio honetan aldaketatxoren bat izango dugu-eta.
- Asteko irabazleak txartel bat irabaziko du azken zozketarako. Denboraldia amaitzean, zozketa egingo dugu txartel horiek dituztenen artean, azken irabazlea erabakitzeko; saria: Landa-etxe baterako 200 €-ko txekea.
 - Asteko partida guztiak jokatu dituztenen artean ere zozketa egingo dugu; saria, kasu honetan, Ermuko Merkatarien Elkarteko denda batean erabiltzeko 30 €-ko bonua.
 
Oraindik egin ez baduzue, hona taldean parte hartzeko bidea:
- Deskargatu Egunean Behin aplikazioa telefonoan, eta ireki.
 - Azpialdean, sakatu Taldeak.
 - Sakatu + ikonoa.
 - Aukeratu Giltza erabiliz.
 - Sartu giltza hau: 3A8ECB
 
Listo, taldean zaude dagoeneko.
Animatu, eta hartu parte!