Berriz zozkatuko da Egunean Behin Ermuan (16) jokoaren sari nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Egunean Behin Ermuan 2025ko ots. 5a, 11:40

Landa-etxe baterako bonoa (200 eurokoa) da sari nagusia.

2024ko irailaren 30ean hasi zen Egunean Behinen 16. denboraldia eta, ohi bezala, ermuarrak batu ginen jokora. Asteroko irabazleek txartel bat irabazi zuten, denboraldi bukaerako zozketa nagusian parte hartzeko. Abenduan amaitu zen denboraldia eta urtarrilean egin genuen zozketa, baina irabazlea agertu ez denez, berriz egingo dugu.

Egunean Behin Ermuan jokoaren azken irabazlea Ttotte izan zen (ikusi zozketaren bideoa hemen). Landa-etxe baterako 200 euroko txekea izan du zain Euskal Birusa Elkartean eta, berarekin harreman jartzeko ahaleginak egin arren agertu ez denez, berriro zozkatuko dugu gainontzeko asteko irabazleen artean.

Hona hemen 16. denboraldiko irabazle guztien zerrenda:

  • 1. astea: Irune
  • 2. astea: Isa
  • 3. astea: Oier
  • 4. astea: Unaino
  • 5. astea: Toto
  • 6. astea: Irune
  • 7. astea: Toto
  • 8. astea: Ttotte
  • 9. astea: Irune
  • 10. astea: Goiti
  • 11. astea: Aina

Laster jakinaraziko dizuegu zein den saritua. Zorte on!