200 euroko bonoa sari 17. denboraldiko irabazlearentzat

Erabiltzailearen aurpegia Egunean Behin Ermuan 2025eko apirilaren 29a

Egunean Behin Ermuan taldeko aurreko denboraldiko irabazlea (17. denboraldia) Jokin Txapartegi izan zen. Ostiralean jaso zuen saria: Landa-etxe batean erabiltzeko Nekaturren 200€ euroko txekea.

Datorren 18. denboraldian jokatzea nahi dutenek, taldera batu daitezke hurrengo pausuak jarraituta:

  1. Deskargatu Egunean Behin aplikazioa telefonoan.
    Egunean Behin deskargatu zure Android gailuan   
  2. Azpialdean, sakatu Taldeak.
  3. Sakatu + ikonoa.
  4. Aukeratu Giltza erabiliz.
  5. Sartu giltza hau: 3A8ECB

Laguntza behar izanez gero, idatzi mezu pribatu bat Egunean Behin Ermuan-en instagram kontura: @ebehinermuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.