Egunean Behin jokoaren denboraldi berria hastear

Erabiltzailearen aurpegia Egunean Behin Ermuan 2025ko ira. 17a, 11:08

Aurreko denboraldietako irabazleak. *Oierrek ez du saria jaso oraindik.

Egunean Behin jokoak 19. denboraldia estreinatuko du hurrengo astean, horrekin batera, ermuarren arteko Egunean Behin Ermuan lehiari ekingo diote. Edozein herritar batu daiteke taldera eta, parte hartzearren soilik, sari potoloak irabazteko aukera egongo da astero.

*Oharra: Aurreko denboraldiko irabazleak oraindik ez du jaso bere saria. Oier izan zen irabazlea. Datorren astean, oraindik ere, Euskal Birusarekin harremanetan ez bada jarri, zozketa errepikatuko da.

Hurrengo astelehenean, irailaren 22an, Egunean Behin jokoaren edizio berria jarriko da martxan eta, oraingoan ere, hainbat sari banatuko dituzte Euskal Birusa Elkarteak Egunean Behin Ermuan taldeko kideen artean. Astero zozketa egingo da parte-hartzaile guztien artean, eta irabazleak 40 euroko erosketa txekea jasoko du, herriko denda batean trukatzeko. Bestalde, puntu gehien lortzen dituztenek zozketa nagusian hartuko dute parte: Denboraldi amaieran, asteroko irabazle guztien artean, landa-etxe baterako 200 euroko txekea zozkatuko da. 

Asteko irabazleak eta zozketan saridunak instagramen eta drogetenitturri.eus web orrian argitaratuko dira, eta irabazleek jarri beharko dira harremanetan Euskal Birusa Elkartearekin bide hauek erabilita:

Taldera batzeko interesa dutenek hurrengo pausuak jarraitu beharko dituzte:

  1. Deskargatu Egunean Behin aplikazioa telefonoan.
    Egunean Behin deskargatu zure Android gailuan   
  2. Azpialdean, sakatu Taldeak.
  3. Sakatu + ikonoa.
  4. Aukeratu Giltza erabiliz.
  5. Sartu giltza hau: 3A8ECB

Laguntza behar izanez gero, taldearen sustatzaileak laguntza emateko prest egongo dira. Idatzi mezu pribatu bat Egunean Behin Ermuan-en instagram kontura: @ebehinermuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.