100 lagunetik gora elkarretaratu ziren Palestinako genozidioak jarrai ez dezan eskatzeko

Urtarrilaren 31n, pasa den ostiralean, Palestinako herriaren genozidioak jarrai ez dezan eskatzeko elkarretaratzea egin zuten 110 pertsonek Ermuan. Ekitaldiak "Genozidioak ez jarraitzeko: Israeli Boikota"  leloa zuen buru eta pankarta batean jarri zuten plazan.

Ekitaldian Ermua Palestinarekin Ekimeneko ordezkariek hartu zuten parte. Urtarrilaren 19an indarrean sartu zen su-etena palestinarrentzat aringarria dela adierazi zuten, baina, era berean, genozidioak jarrai ez dezan, mundu osoan kalera ateratzen jarraitu behar dugula esan zuten, palestinar herriari babesa emateko eta gure agintariei Israelen aurkako benetako presio-neurriak har ditzatela eskatzeko, zigor ekonomikoen, boikotaren eta mota guztietako harremanen hausturaren bidez.