Saski Ermuaren debuta 2024-2025 denboraldian

Ermuko saskibaloi taldeak laugarren denboraldia du aurtengoa, hirugarrena ofizialki lehiatzen. Asteburuko protagonistak 2. urteko Alebin taldeko jokalariak izan dira, Betiondon Leioako saskibaloi taldearen aurka jokatuz. Topaketa urriaren 27an, larunbata, goizeko 11:30etan izan zen.

Joan den astean aipatu genuen bezala, bi partida jokatu behar zituzten klubeko maila ezberdinek, baina horietako bat atzeratu egin behar izan da, jokalari gutxi zeudelako jokatzeko moduan. Getxoren kontrako partida izan da beste asteburu batera atzeratu dena.

Lehen urteko Alebinek ezin izan zuten zelaian sartu eta denboraldiko lehen partida jokatu, eta maila horretako nagusiek egin zuten debuta ikasturte honetan. Horrela, debuta egin zuen klubeko lehen taldea izan zen. 50 puntu baino gehiagoko porrotarekin egin zuten. Leioako taldea ermuarrari gailendu zitzaion, urte gehiago baitaramatzate elkarrekin jokatzen.

Datorren astean ez dugu partidarik izango Santu Guztien Eguna dela eta, beraz, azaroaren 9ko asteburuko partida guztiak errepasatuko ditugu: 

Benjamina Bilbon estreinatuko da, Jesus Maria ikastetxearen aurka. Lehen urteko alebina etxean estreinatuko da Padura Mendikosolori harrera eginez. Gainontzeko alebinak ere Bilbora joango dira, baina kasu honetan Loiola Indautxuren aurka jokatzeko.

Nagusiei dagokienez, infantil mailako taldea Miribilla Basketi aurre egitera joango da. Lehen urteko kadeteak Atxuri Saski taldearen aurka jokatuko du, etxetik kanpo, Bilbon. Bigarren urteko kadeteak, ordea, etxetik kanpo debutatuko du Urretxindorrarekin.

Eskerrik asko zuen arretagatik eta bi aste barru arte!