Jokatzen lehenak 2. urteko haur mailako jokalariak izan ziren, eta horrela debutatu zuten aurtengo denboraldian, 2024-2025ean. Etxetik kanpo egin zuten, Bilboko Miribilla auzoan. Partidak 30 - 67ko emaitza utzi zigun, ermutarren aldekoa. Partida 11:15ean jokatu zen.
Handik 15 minutura, Ermuan, zehazkiago Betiondon, lehen urteko kimuek ez zuten garaipenik lortu, Paduraren aurka galtzaile suertatuz, 50 puntu baino gehiagoko aldearekin. Aner Pelayo kadetearen lehen urteko kideak erabaki zuen partida.
Preminiak ezin izan zuen Jesus Mariaren aurka jokatu eta partida atzeratu egin zen. Kadeteek ezin izan zituzten euren partidak jokatu, behin Bizkaiko Saskibaloi Federazioan mailako lehiaketak berrantolatzen ari zirela.
Datorren astean, orain arte 4 partida izango ditugu aurreikusita; preminia Loiuko Mesedeetako Ikastetxera joango da. Bestalde, lehen urteko kimuak Betiondon jokatuko du B.S.K Basauriren aurka eta 2. urtekoak ere etxean jokatuko du, beste ordu batean, Loiola Indautxuren aurka. Haurrak Urduñako Bedarbide hartuko du Miguel Angel Blanco Kiroldegian. Eskerrik asko jarraitzeagatik eta datorren astera arte.