Jardunaldi gazi-gozoa

Asteburu batean aurreikusitako 4 partidak jokatuak izan ondoren, emaitza txarrak utzi dizkigu, sentsazio gazi-gozoa utziz. Lehenengo bi partidak etxetik kanpo izan ziren, baina klubaren jardunaldia itxi zuten bi partidak Ermuan jokatu ziren, Betiondoko kirol gunean hain zuzen ere.

Jardunaldia goiz-goiz hasi zen, goizeko 9etan, Saski Ermuako Haur Mailako taldearekin, Loiura bidaiatuz, Urdanetari aurre egiteko. Partidak azkenean porrota utzi zigun Ermuarentzat, denboraldi honetako lehena, jarraian lortutako bi garaipenak hautsiz.

Lehen urteko alebinak ere etxetik urrun jokatu behar izan zuen, kasu honetan Bilbon, Maristak taldearen aurka, 10:45ean. Emaitza etxekoen aldekoa izan zen. Betiondon, 11:30ean, premini taldeak Urretxindorra mendean hartzea lortu zuen, 5-3ko azken emaitzarekin. 2 urteko alabebinak, berriz, 12:45ean jokatu zuen. Santurtziren aurka jokatu zuten, eta galdu egin zuten.

Datorren astean bi partida daude aurreikusita. 2 urteko alebina eta preminia Bilbora joango dira, Loiola Indautxuren aurka jokatzeko, eta Loiura, La Merced ikastetxearen aurka jokatzeko, hurrenez hurren. Datorren astera arte, eskerrik asko eta pasa aste on!