Jokatzen lehena Leioako Gaztelueta taldearen aurka bigarren itzuliko lehen partida jokatu zuen infantila izan zen. Preminiak 3-5 irabazi zion Loiuko Mesedeetako Ikastetxeari goizeko azken partidan.
Arratsaldeko partiduetan balantzea berdina izan zen, garaipen 1 eta porrot 1. Juniorrak Bilbora bidaiatu zuen La Salleren aurka jokatzeko. Talde horren aurka ezin izan zuten irabazi. Bestalde, haurrena izan zen onena Bilbon, San Inazio Unamunoren aurka (54 - 81).
Hurrengo asteari begira
Datorren asteburuan 5 partida izango ditugu prest, guztiak etxean eta larunbatean. Kadete zein juniorrek Erandio hartuko dute euren kategorietan. Preminiak Urretxindorra hartuko du eta 2. urteko alebinak liga berri bat hasiko du Paduraren aurka. Haur mailako jokalariak Miguel Angel Blancoko kantxan jokatuko du Miribillaren aurka, 18:00etan.
Datorren astera arte eta eskerrik asko jarraitzeagatik!