Urtiako proiektuan epeak betetzen ari ez direla salatu du saihesbidearen aldeko plataformak

Erabiltzailearen aurpegia Ermuko Saihesbidea - Variante Ya 2025ko urr. 1a, 18:32

2025eko udaberrian onartu behar zen, baina proiektua kontsulta publikoko fasean dago oraindik, eta ingurumen-ebaluazioaren zain. Aldundiak lanak aurten hasiko zituela esan zuen, baina plataformak ohartarazi du onarpena ez litzatekeela probablea izango 2026ko lehen hiruhilekoa baino lehen, lizitazio epeak kontuan hartu gabe.

2023ko azaroan, aurreko Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako Foru Diputatuak, Imanol Pradalesek, Ermuko saihesbidea amaitzeko egiteke dauden proiektuen kronograma aurkeztu zuen. Urtiako fasearen proiektua 2025eko daberrian onartuta egotea aurreikusten zen, obrak berehala prestatu eta lizitatu ahal izateko, eta urte amaieran hastea aurreikusten zen.

Gaur egun, proiektua kontsulta publikoko fasean dago urriaren 15era arte. Epe hori amaitutakoan, planteatutako gaiak aztertu eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa onartu beharko da, promotoreak proiektuan jaso beharko duena. Tramite horietarako aurreikusitako epeen arabera, plataformak uste du proiektua, hasiera batean 2025eko udaberrirako aurreikusten zena, «2026ko lehen hiruhilekoan» onartuta egongo litzatekeela, eta horri gehitu beharko litzaizkiokeela obren lizitazio epeak. Beraz, lanak ez lirateke 2025ean hasiko, Pradalesek duela bi urte adierazitakoa kontraesanez.

Gainera, Carlos Alzagak, egungo Foru Diputatuak, 2025eko uztailaren 20an Deian argitaratutako elkarrizketa batean adierazi zuenez, aurten, ziurrenik, proiektuaren «zero kopia» izango dute —hau da, hasierako bertsioa—. Hala ere, lizitazioa datorren urtean egitea ezin duela bermatu adierazi zuen.

Gero eta nabarmenagoak diren zalantzak argitzeko, bi ekintza abiatu ditu plataformak. Lehenik eta behin, epeak betetzeari buruz dauden bermeak argitzeko eskatu dio Ermuko alkateari, iraileko osoko bilkuran. Bai berak eta baita udal talde ezberdinek ere onartu dute atzerapen bat eman daitekeela adostutako epeetan. Bestalde, azken asteotan, plataformak Batzar Nagusietan ordezkaritza duten udal taldeei Foru Aldundiari zuzendutako zenbait galdera erregistratzeko proposamena luzatu die, haien batzarkide taldeen bidez, proiektuaren fase desberdinen eta aurrekontuen egoerari buruzko ahalik eta informazio gehien lortzeko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.