Eskubaloiko Euskal Kopako finalak Ermuan

Erabiltzailearen aurpegia Errotabarri Eskubaloia

Apirilaren 24an, asteazken arratsaldea, Euskal Kopako finalak jokatuko dira Ermuko Udal Kiroldegian.

Lehenengo norgehiagoka, Erromoko Eskubaloi taldeak Bidasoa Irunen aurka jokatuko duena, arratsaldeko 18:15ean hasiko da. C.B. Romo Broker Kirol taldeak Espainako liga nazionaleko lehen mailan jolasten du eta Bidasoa Irun taldea Espainiako Gizonezkoen Ohorezko mailan aritzen da, bi taldeak beraien lehiaketetan 2.postuan sailkatuta daude.

Bigarren partiduan Ermuko Lauko Errotabarrik Super Amara Bera Bera taldea izango du aurrean 20:15ean. Lauko Ermuko Errotabarrik Espainiako Ohorezko Zilar mailako ligan 3. postua lortu du. Imanol Alvarezek gidatutako Super Amara Bera Bera taldeak Espainiako Emakumezkoen Ohorezko Mailako liga erregularrean 3. postua lortu duenez, orain final laurdenak jokatuko ditu. Bertan Ermuko jokalaria den Ane Erauskinek jokatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.