Errotabarriko kadeteak Euskal Ligako txapeldunorde

Erabiltzailearen aurpegia Errotabarri Eskubaloia 2024ko mai. 6a, 18:23

Maiatzaren 3tik 5era Etxebarrin jokatutako 4ko finalean Errotabarriko kadeteak 2. postuan geratu dira, Kukullaga txapeldunaren atzetik.

Maiatzaren 3an, ostiralean hasi zen txapelketa. Urdaneta taldearen aurka jokatutako partidan 34-26 gailendu ziren Errotako neskak. Hurrengo egunean (larunbatean), partida estu baten ondoren, ezin izan zuten garaipena lortu eta 34-36 galdu zuten Orioren aurka. Igandeko azken partidua Kukullagaren aurka izan zen, etxean jokatzen zuen eta txapelketan maila altuena emandako taldearen aurka. Errotabarrik 23-23 berdintzea lortu eta txapelketako bigarren postua eskuratu zuten.

Gainera, Aiora Unanuek "txapelketako jokalari onenaren" saria jaso zuen:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.