Sektore hau bi taldeetan banatuta dago eta Errotabarri 2. taldean arituko da. Kataluiniako Sant Joan Despí taldearen aurka izango du lehen norgehiagoka gaur arratsaldeko 17:00etan. Sant Joan Despí taldea bere ligan 2. geratu denez, aurkari gogorra izatea espero da.Bihar Guadalajara Balonmanoren aurka lehiatuko dira arratsaldeko 20:30ean.
Talde honetako sailkapenaren arabera, igandean Iruñean jokatzen ari den sektore berdineko lehen taldeko aurkariren batekin neurtu beharko dituzte indarrak. San Fco. De Asís Mijas-ek, San Ferradura Puchi-k eta Anaitasuna A-k (antolatzialea) osatzen dute lehen talde hori.
Aipatutako 6 taldeen artean lehen postua lortzen duen taldeak Espainiako Txapelketako azken fasea jokatuko du ekainaren 8ko asteburuan.
Zorte on!