Eskubaloiaz gozatzeko hamaika aukera!

Erabiltzailearen aurpegia Errotabarri Eskubaloia

Asteburu honetan urtarrilaren 24, 25 eta 26an Ermuan eskubaloiaz gozatzeko hamaika aukera izango ditugu. 

Gure ohiko 10 taldeen partiduez gain, honako hauek izango ditugu:

Kadete taldeak, Euskal Ligara promozio igoera fasea lehiatuko du.

Jubenil taldeak lauko finala jokatuko du eta Zilarrezko mailako Lauko Errotabarriko seniorrek derbya jokatuko dute Mecalbe Eibarren kontra. 

Hau dela eta, ostirala arratsaldean hasita, larunbata eta igande osoan zehar Ermuko kiroldegian eskubaloian murgiltzeko aukera izango dugu eta Klubak Euskal Ligara igotzeko aukera izango du.

Hurbildu Errota animatzera!!

Gora Errotabarri Trakatra!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.