Zapatu honetan, apirilak 9, 19;00etan, gure Zilarrezko Ohorezko senior taldeak, Lauko Ermuko Errotabarri, ligako azken partidua jokatuko du, ligaren burua den Schar Colores Zaragozaren kontra.
Oso partidu berezia izango dela argi daukagu, bi taldeek igoera fasea jolasteko sailkaturik egon arren, ligan egindako lan zoragarriari amaiera ezin hobea ematea nahi baitute.
Partidua amaitzean, omenaldi txiki bat egingo zaio Olatz Bouzori, duela gutxi hildako klubeko presidente ohiari.