Umeak txirrindularitza mundura gerturatzeko jolasak eta gymkana

Erabiltzailearen aurpegia Ermuko Txirrindulari Elkartea

Ermuko Txirrindularien Eskolaren aurkezpena egingo da ostegunean eta, ekintza osagarri gisa, Txirrindularitza Hastapen jarduera antolatu du ETXEk, Bizkaiko federazioarekin batera, 2010-2015 urteetan jaiotako umeentzat. Izena eman beharra dago, baina parte-hartzea doakoa izango da.

Otsailaren 22an, osteguna, Txirrindularitza Hastapen jarduera egingo da Aritzmendi frontoian.

Hastapen saio honetan, bizikletan aritzeko teknika landuko da gymkanaren eta hainbat jolasen bitartez alde batetik; bestetik, mekanikara eta orokorrean bizikletaren ezagutzara murgitzeko hainbat prozedura landuko dira.

Parte-hartzea doakoa da, baina haurrak inskribatu beharko dituzte guraso edo tutoreek, hurrengo formularioa beteta: Txirrindularitza Hastapen Jarduera (izen-ematea). Bestela, egunean bertan ere eman daiteke izena, baina kontutan izan haurrak Bizkaiko Foru Aldundiko Eskola Kirolean alta emanda egon behar direla (hemen).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.