Gorlizeko lokatzetik, Igorreko errepideetara

Erabiltzailearen aurpegia Ermuko Txirrindulari Elkartea

Zapatuan Gorlizen egon ziren Ermuko Txirrindulariko haurrak Mini Green Series-en parte hartzen, BTT modalitatean. Hurrengo hitzordua domeka honetan izango da (hilaren 28an), Igorren, UDABERRIKOPAren baitan.

Ekipoa primeran ibili zen zapatuan Gorlizen, "oso gustura eta disfrutatuz!". Ermuko Txirrindulari Elkarteko 15 txirrindulari joan ziren, bakoitza bere kategorian parte hartuz, eta emaitza onak lortuz: "Oso pozik gaude, bai txirrindulariak, baita ekipo guztia ere".

Igorren izango da hurrengo lasterketa, datorren domekan, eta errepideko modalitatean lehiatuko dira haur eta gaztetxoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.