Asteburu konpletoa izan zuten txirrindulari gaztetxoenek

Ermuko Txirrindulari ETXEko haur eta gazteek bete-betea izan dute pasa den asteburua: Muskitzen izan ziren zapatuan, Mungian domekan; eta, deskantsu barik jardun duten arren, oso gustura amaitu dute guztiek astea.

Zapatuan, Muskitzera bidaia egin genuen, Mini Green Series lasterketara (mendiko bizikletarekin). Oso zirkuitu polita, kostan, paraje paregabea. Euriari ta haizeari aurre eginez, gure txikiak handiak egin ziren bizikleta gainean jarri zirenean! Disfutatu eta ondo pasa genuen ekipo guztia. Bakoitza bere kategorian, haurren kategorian 4 txirrindulari genituen, benjaminetan 1, alebinetan 2 eta beste bi infantiletan. Denak bukatu zuten lokaztuta, barrezka eta gustora.

Domekan, aldiz, eskolarteko topaketa bat geneukan Mungian. Lasterketak egon ziren, kategoria ezberdinetan, eta hantxe izan ginen ere.

Aupa Ermuko Txirrindulariak!