Asteburu bete-betea izan dugu Ermuko Txirrindularin:
Zapatua Gernikan igaro genuen, kronoeskaladan, Ausarten Koparen azken proban. Primeran aritu zen taldea eta garaipena lortu genuen infantiletan, Telmo Hernandezekin. Zorionak Telmo eta eskerrik asko antolakuntzari!
Horrez gain, Ermuko Txirrindulari Elkarteko bazkideek Ganbarru Martxa Zikloturistaren lehen edizioan hartu zuten parte, Abadiñon. Ibilbide gogorra izan zen, baina zazpi ahalak egin eta ondo baino hobeto gainditu zuten erronka. Aupa zuek!
Domekan, Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako Bizikleta Egunean izan ginen eta gozatu ederra hartu zuen talde guztiak. Eskerrik asko beste behin antolatzaileei!
Elkartearen elkartasun-adierazpena
Era berean, elkartasuna adierazi nahi diogu Gipuzkoako txirrindularitzari, azkenaldian eman diren antolakuntza arazoen ondorioz kaltetua atera delako. Oinarrizko txirrindularitza, eskolak eta bestelako kategoriak gehiago zaindu behar dira, lasterketak antolatzeko hainbeste oztopo jarri barik.
Harrobi barik ez dago profesionalik! Gora txirrindularitza!