Honek ez du etenik

Erabiltzailearen aurpegia Ermuko Txirrindulari Elkartea 2025eko azaroaren 17a

Atzo Lezaman izan ginen, ziklo-kroseko Txiki Kopan. Oso sentsazio onekin aritu ginen: taldea ondo, eta ederki disfrutatu genuen. Zirkuitoa oso polita izan zen eta taldeak eskerrak eman nahi dizkio Zorribike Lezamako Txirrindulari Kirol Taldeari antolakuntzagatik.

Berritasun bezala, asteburu honetan debuta izan genuen alebin mailan: Ander Garciaren estreinako lasterketa izan zen.

Aipatzekoa da, halaber, gure txirrindularietatik Gorka Mnsek master 40 mailan parte hartu zuela, eta Aitor Hernández Gutiérrezek 4. postua lortu zuela Elite mailan. Honek ez du etenik. Aupa Ermuko eta gora ziklo-krosa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.