Zabalik dugu berriro Txikurixa, eta aurten ere elizarako bideko arraindegi ohian izango gara, 2023an bezala, Aranburu Zenarruzabeitia familiak utzitako lokalean.
Pasa den ostiralean, aurtengo inaugurazioan.
Ekimen honen helburuak dira euskararentzako leku atsegin bat sortzea eta elkartearen autofinantzaziorako beharrezkoa den dirua lortzea, eta helburu horiekin bat egiten dutenek hainbat eratan kolaboratu dezakete: zerbitzari bezala txandak eginez, patata-tortilak ekarriz… Interesa dutenek euskalbirusa@gmail.com helbidera idatzi beharko dute. Horrez gain, jakina, kuadrillako errondan Txikurixa ere kontutan hartzea eskertuko dugu!
Txikurixan banatuko diren pegatinak.
Uztailaren 25ean, gainera, Ermuko dj batek saioa eskainiko du 00:00etan hasi eta 02:00etara bitartean.