Oparia atean

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Birusa Elkartea 2025ko urr. 18a, 08:02

Egun gutxi batzuk atzera, sorpresatxo bat utzi zuen norbaitek Elexosteko bulegoko atean: aspaldiko argazki baten koadroa, ezpainetakoarekin "Euskal Birusa" idatzita eta bihotz bat marraztuta zuena. Elkarteko kideek "hunkituta" jaso dute detailea eta, San Martin azoka prestatzen ari diren eta bazkidetza kanpaina martxan jarri berri duten honetan, "motibazio eta ilusio are handiagoarekin jarduteko pizgarri" izan dela adierazi dute.

Argazkiak 1910 inguruko Ermua erakusten du; zehazki, Izelaieta kalea. Atzeko partean daude geltokia eta Zarra-etxea. Aurrean, ezkerraldean, Lobianora igotzen ziren eskailerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.