San Martin azoka

Mayte eta Albokarena San Martineko erakusleiho sarituak

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Birusa Elkartea 2025eko azaroaren 7a

Aurten azokaren harira eta honetan inspiratuta 23 denda eta tabernek apaindu dituzte beraien erakusleiho eta mostradoreak, herria bera nolabait dekoratuz. Atzo arratsaldez, ostegunez, Almu Maeso, Olatz Masie eta Estibalitz Gonzálezek osatutako epaimahaia herriko kaleetan gora eta bera aritu zen eskaparate politenaren bila. Konposizioa, azokarekin lotura, kolorea eta orijinaltasuna baloratuz, bi sari banatu zituzten: bata Mayte urdaitegiari eta bestea Alboka Musika Eskolari.

1. SARIA

MAYTE urdaitegia

Epaimahaiak baloratu du eszena oso bat sortzen jakin dutela Mayte urdaitegikoek, baserri bateko sukaldeko giro epelean sartu ikuslea eta baba-jan baten prestaketarako behar diren osagaiak aurkeztuz, bazkaltzerako nolabaiteko gonbitea luzatuz.

2. SARIA

ALBOKA Musika Eskola

Epaimahaiak Alboka Musika Eskolak aurkeztutakoan baloratu du konposizioaren orijinaltasuna, argitasuna eta gozotasunaz gain, azokaren ikurra den txerria musikaren kontzeptuarekin lotzen jakin izana.

Gaur goizean irabazleei saria jakinarazi ostean, bihar, eguerdiko 13:30etan banatuko zaie plazako oholtzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.