'Ispilu Harrogarria' ipuinaren film laburra

KORRIKAtik ikastetxeei zabaldutako unitate didaktikoen artean Ispilu harrogarria ipuina dago. Goiatz Labandibar idazleak sortua da, eta Nora eta Harri umeak ditu protagonista. Ongarai eskolako 6. mailako ikasleek film laburra egin dute ipuinarekin, bideoan ikusgai.

Filma sortu duten ikasleen mezua:

Kaixo!
Ongarai eskolako 6. mailako ikasleak gara. Jakingo duzuenez, aurten 23. Korrika
ospatzen da Euskal Herrian. Hori dela eta, korrikak egindako ipuinarekin, pelikula
eder bat sortu dugu. Oso ondo pasatu dugu grabaketa egiten, barre asko egin dugu
eta asko ikasi dugu! Hemen daukazue, espero dugu zuei ere guri bezain beste
gustatzea! Gora korrika eta gora euskara!!!