Hileko azkenengo larunbatean Merkatu plazan dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Txindurri TDT 2024ko ots. 21a, 11:28

Txindurri taldeko kideak eta herritarrak dantzan biribilean.

Plaza dantza saioa antolatu du Txindurri taldeak otsailaren 24rako, larunbata. Merkatu Plazan egingo da, eguerdian, eta edozein herritar dago gonbidatuta parte hartzera.

Barruan ikusgai antolatu diren gainontzeko dantza saioen zerrenda, ekainera bitartean.

Jakingo duzuen bezala, Txindurri txistu eta dantza taldeak hileko azken larunbatean plaza dantza saioa antolatzen du Merkatu plazan, 12:00etan.

Saio hauek doakoak dira eta dantza egin nahi duen edozein pertsona gerturatu daiteke berauetara. Sasoian egon edo ez, gazte edo nagusi izan, dantzak jakin ala ez... berdin dio. Garrantzitsuena ermuarrak plazan batzea da, elkarrekin ikasi eta disfrutatu dezaten.

Iazko saioetako bat, Merkatu plazan.

Hauek izango dira hurrengo hitzorduak, asteburukoa barne:

  • Otsailak 24
  • Martxoak 23
  • Apirilak 27
  • Maiatzak 25
  • Ekainak 22

Gehitu zuen agendara eta batu dantzara!