Txikitatik edonora dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Txindurri TDT

Aurpegi ezagunak 1977ko Durangoko Haurren Euskal Jaian.

Edozeini  Txindurriren lehen urteei buruz galdetuz gero, bi izen atera ohi dira beti: Miren Bego Idigoras eta Txomin Ruiz. 

Urteaurrena dela eta argazkiak eskatzen hasi ginenean, hara non, heldu zitzaizkigun lehen argazkiak Miren Begok eta Txominen alaba, Goizanek, bidalitakiak izan zirela. 

Bertan ikus ditzakegu, 1977 urtearen inguruan, Durangoko Haurren Euskal Jaian, Santa Anaren arku parean, Txindurriko haur taldeak kalejiran Txomin irakasle zutela. 

Kamerari begira Arantza Bouzo eta, bere inguruan, Bea Narbaiza, Izaskun Arriaga eta Miren Amaia Urreta beste askoren artean. 

Argi dago hasieratik Txindurriko dantzariek ez dutela inguruko plazarik utzi saltoka zapaldu gabe!

*Gogoratu! Horrelako materiala baldin badaukazue etxean bidali txindurrimaterialak@gmail.com-era. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.