Tropelian aldapan behera

Erabiltzailearen aurpegia Txindurri TDT

Oroitzapen bat desblokeatzera gatoz gaurko argazkiarekin. 

Denboran gerturatuko gara aurreko argazkiekin alderatuta. 

Hurrengo argazkia Koldo Tenak bidali digu. 90. Hamarkada hasierako da.

Txindurriko dantzariak Anaitasuna Ikastolan batzen ziren Euskal Jaian eta Txindurri egunean goizean.  "Zapi hori..." "Ene...gerrikoa..." "Etorri hona abarketa hoiek ondo lotzera". Bertan ibiltzen ziren dantza irakasleak eta Mari Carmen alde batetik bestera dena txukuntzen kalejiran herrira jeitsi aurretik. 

Eta hura bai jeitsiera! Txistularientzat batez ere eros erosoa.

Argazkian gazteak ubikatzeko: goian eskuman gaur egungo skate parkera sarrera. 

Txistulariak ezkerretik eskuinera: Arrate Ugalde, Nagore Hernandez, Amaia Urkizu, Arantxa Gorritxategi eta Aitziber Arrieta. 

Eskerrik asko argazkiak bidaltzeagatik.

Eta gogoratu! Halakoak badituzue bidali txindurrimaterialak@gmail.com era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.