Dantza osteko tartetxoak

Erabiltzailearen aurpegia Txindurri TDT

Txindurri ibilitako edonork jakin badaki dantza egin aurretik eta dantzatu osteko momentuek egiten dutela berezi taldean egotea.

Goizane Ruizek bidalitako argazki honetan Santixauetan Zezen egunean dantzatzen den soka dantza aurretik edo ostean txistularia, dantzaria eta kuadrilen arropekin jantzita taldetxo bat ageri zaigu. Atzean jaietarako jarri ohi zen toldoa.

Goian ezkerretik eskuinera: Jon Goikoetxea eta Miren Bego Idigoras. Lurrean jarrita: Marisabel Totorika, Zuriñe Ruizekin, Jaime Izagirre, Jabi Onandia, Txomin Ruiz, Virginia Urreta eta Elisabeth Areitioaurtena.

Gogoratu horrelakoak etxean badituzue, bidali txindurrimaterialak@gmail.com era

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.