Bolondresik aurkezle izateko?

Erabiltzailearen aurpegia Txindurri TDT 2025ko api. 28a, 09:08

Euskal Jaian aurkezle izatea beti da gehienok ekiditzen dugun "marroi" horietako bat. Ba imajinatu Ermuko Lehenengo Euskal Jaia dela. 

Euskal Jaian aurkezle izatea beti da gehienok ekiditzen dugun "marroi" horietako bat. Ba imajinatu Ermuko Lehenengo Euskal Jaia dela

1976ko argazki hau bidali digu Edurne Askasibarrek. Bertan bere ama, Josefina Ortiz, eszenatoki gainean Xabier, ikastolako irakaslearekin Ermuko lehenengo Euskal Jaia aurkezten.

Atzean daukaten eraikina Ermuko aintzinako udaletxea da. Plazan, gaur egun mausoleoa dagoen tokian gutxi gorabehera zegoen.

Momentu garrantzitsua argazki xume baten atzean, kontutan hartuta hilabete batzuk besterik ez zirela pasa herrialdea diktadura batetik irtetzen hasia zela.

Gogoratu! Horrelako argazki gehiago edo bideoak baldin badituzue, bidali txindurrimaterialak@gmail.com helbidera. Eskerrik asko!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zoketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM:: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK:: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.