Irlandako supermerkatuetan dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Txindurri TDT 2025ko mai. 7a, 23:54

2012 urtean Irlandara jun ginen dantza egitera eta anekdotaz kargatuta bueltatu ginen bertatik.

2012 urteko apirileko argazkia bidali digu Eider Gisasolak. 

Urte hartan, Irlandako kontaktu baten bitartez, bertara dantza egitera joan eta, bide batez, turismo pixkat egiteko aukera izan genuen. 

Leku kuriosoetan eta era kuriosoan dantzatu genuen bertan. Merkataritza gune baten, Temple bar-en (turistaz inguratuta eta jendearen txanponak jasotzen) eta Carlowko Pan Celtic Festivalean (hau ere espero barik).

Oroitzapen ederrak gordetzen ditugu eta nahiko argazki arraroa, merkataritza gunea paisaia ederra bailitz atzean izanda. 

Argazkian ezkerretik eskuinera goian Eider Gisasola, Nagore Ugarteburu, Josu Gomez, Unai Rodriguez, Ander Prol, Ivan Luengo, Beñat Redondo, Aitor Rodriguez, Libe Masie, Garazi Novoa eta Iratxe Odriozola. Behean Tamara Lorente, Leire Arrizabalaga, Amaia Orbe, Idurre Zuazua, Hiart Redondo, Oihane Uriarte, Oihane Vega eta Sara Iglesias.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zoketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM:: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK:: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.