Edurne Askasibarrek bidalitako perla hau 1976-1977 ingurukoa omen da.
Garai hartan txistua jotzen ikasten aritzen zen gazte kuadrilla hau, Miren Bego Idigoras irakasle zutela.
Eleizako lokaletan jasotzen zituzten klaseak eta zapatuetan kalejira egiten zuten Ermuko kaleetan barrena.
Taldetxo hontan, gaur egungo udaletxe aurrean eserita (eserleku ederra galdu dugu) aurpegi oso ezagunak: goian Olatz Bouzo, Idoia Saez, Aintzane Asumendi, Aitor Bouzo eta Arrate Gartzia. Eta behean Jose Manuel Alava, Maite Askasibar, Irune Asumendi, Miren Lore Odriozola eta Ana Ugarte.
Gaur egun txistularien egoera orokorrean eta Txindurriko txistularien egoera bereziki jakinda nolabaiteko tristura emoten du halako argazkiak ikusteak.
Gogoratu halakoak baldin badituzue bidali txindurrimaterialak@gmail.com helbidera (azalpen txikitxo batekin ahal bada).