Askotan ez zaie taldeko txistulariei behar besteko garrantzia ematen. Ohikoa da ziurtzat jotzea dantza ekitaldi batean musika egongo dela.
Horrela izan beharrean, 90. hamarkadan Mari Karmen Urkidik taldeko txistulariei merezi zuten garrantzia eman eta haiek ere elegante jantzi zituen, berak sortutako jantziekin.
Behin jantzita argazkiak ateratzera joan ziren Berano auzora.
Beraz, ez, ez da "Vogue"ko portada bat baina argazkiak badu bere balorea. Alde batetik eskuz eta mimoz sortutako jantzi horiengatik eta, bestetik argazkiko txistulari kopuruarengatik.
Argazkian goian ezkerretik eskuinera: Amaia Urkizu, Goiatz Minguez, Mari Jose Iglesias, Arrate Ugalde, Yoli Martin, Aitziber Arrieta, Maite Askasibar, Arantza Gorritxategi eta Mikel Martin. Behean Nagore Hernandez eta Josu Cruz.