Ekainak 6, ostirala
Patxangoi elektrotxarangarekin emango diogu hasiera jaiari. Zaila izango da indarrak gordetzea, Ermuko kaleetan zehar dantzan jarriko gaituztelako arratsaldean osoan. 19:00etatik aurrera ekingo diote.
Ekainak 7, larunbata
Goizean ezagunak egingo zaizkizuen Iruñeko lagun batzuk izango ditugu: erraldoiak. Horiekin batera Euskal Birusa eta Gazte Asanbladarekin, Ermuan Kantuan (eta dantzan) ibiliko gara, giro berezian.
Arratsaldean euskal dantzak eta musika izango dira protagonistak. Zuen goxamenerako Kukai izango ditugu gurekin (sorpresatxoa barne) eta berriz ere Fan&Go erromeriak danok dantzan jarriko gaitu. Gure ikastaroak eta plazadantzak galtzeaz damutuko zarete.
Gauean, Dj Opilak haien varieté show-a eskeniko digute.
Ekainak 8, igandea
Goiz, berandu edota erretiratu ez den oro igandean kaletik ikusi nahi ditugu. 200 pertsona baino gehiagok osatuko duten kalejira giroan, 50. urteurrena handitasunez ospatzeko.
Gero goxo-goxo bazkaldu eta asteburu honi amaiera emateko, oinak osorik irauten badute, KITTU erromeria izango dugu, plaza dantzaz betetzen jarraitzeko. Azkeneko hauek agian Ermuan erroldatzen bukatuko dute.
Denok gonbidatuak zaudete gurekin ospatzera! Dantzaz, musikaz eta giro paregabeaz gozatzera! Etorri, dantzatu, abestu… baina batez ere Txindurri izan. Beste 50 urte elkarrekin dantza dezagun!