Honekin, atzo dantzariek ataratako argazkiak erabiliko ditugu atzera begiratu eta 25. urteurrenerako egin ziren polo urdinak gogoratzeko.
Zalantzarik ez egoteko: Goian, 50. urteurreneko kamiseta berdeekin 2025ean, dantzariak Lobiano jauregiko eskaileretan ezkerretik eskuinera eta goitik behera (gutxi gorabehera): Olatz Espeso, Izaro Narbaiza, Peio Lopez, Ane Odriozola, Eider Gisasola, Hera Oliver, Mikel Bouzo, Julen Rubio, Ines Arano, Irati Vallejo, Aiora Unanue, Leire de la Peña, Jaione Pernudo, Libe Areitioaurtema, Ander Prol, Miren Gorritxategi, Aroa Peribañez eta Josu Gomez.
Behean, 25. urteurreneko polo urdinekin: Arrate Ugalde, Ahizpea Izaguirre, Yoli Martin, Olatz Vidal, Erika Miranda, Miren Astola, Gorka Astola, Gaizka Ugalde, Nahia Unamuno, Noelia Moyano, Arantza Cañamares, Miren Agus Ardanza, Dalila Alcoba, Iratxe Marcos, Iratxe Mugarza eta Harkaitz Urreta.
Ea hurrengo urteurrenerako zein dan aukeratzen duten kolorea!