2024/03/10 17:00

Briska Txapelketa

Briska Txapelketa
Jubiletxea, Mallabia

Mallabiko Jubiletxe tabernako IV. Briska Txapelketa ospatuko da martxoaren 10ean, domeka, 17:00etan hasita.

Izena emateaz batera bikote bakoitzak 12€ jarri beharko du eta, guztien artean batutakoa, aurrenengo lau bikoteen artean banatuko da. Lehen bikoteak gainera garaikurra ere izango du. Aurreko urteetako parte-hartzaileak ikusita, mallabitarrez gain, beste herri batzuetako jokalariak ere espero dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.