Eibarko bulegotik kudeatzen da Ermuko eta Mallabiko banaketa. Langile faltagatik ezin dute eguneroko erreparto arrunta bermatu, beti ere zertifikatu, jakinarazpen eta urgentziazko gutun eta paketeei lehentasuna ematen zaien arren. Zortzi auzune ditu Mallabiak, landa eremu sakabanatuan gehiena, eta egunean-egunean auzo batean edo bestean egiten dute banaketa, gainontzekoen kalterako.
Kexa egiteko Correoseko zuzendaritzara bideratu, Bezeroaren Arretarako 915 197 197 telefonora deituz.