Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

EH Bilduk jaso ditu boto gehien Mallabian, %50etik gorako babesarekin

Ander Gomez 2024ko api. 22a, 00:00

630 mallabitarrek hartu dute parte 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Abstentzioa %31,45ekoa izan da, 2 boto zuri egon dira eta 6 baliogabe.

2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitza berbera izan da: EH Bildu izan da lehena (324 botorekin, aurrekoan baino 50 gehiago), EAJ-PNV bigarrena (224 boto, iaz baino 9 gehiago) eta PSE-EE hirugarrena (37 boto, 5 irabazita). Haimakana boto jaso dituzte Elkarrekin Podemosek (nabarmen jaitsita), PPk (apur bat igota) eta agertu berri den Sumarrek. Legebiltzarrerako hauteskundeetan lehen aldiz ere parte hartu duen Vox-ek eta PACMAk bina boto jaso dituzte.