Mallabiko Udalak zabaldutako mezuan Zubitegiko bandalismo ekintzak gaitzetsi ditu eta eragin dituzten kalte materialak zenbatu: Padel-pistan instalatutako sarbide-kontroleko sistemak kalteak izan ditu, nahita; horma-irakurgailua desagertu egin da; eta sarbide ateak, euskarriak eta kableek kalteak jasan dituzte. Urtarrilaren bigarren hamabostaldirako aurreikusita zeukaten instalazioa martxan jartzea, baina bandalismo ekintza hauek direla-eta, irekitze-data elementu guztiak konpondu arte atzeratuko dutela jakinarazi dute.