Mallabiak %7,98ko langabeziarekin itxi zuen 2024a

Ander Gomez 2025ko urt. 24a, 07:05

Argazkia: Metalocus.

Lanbidek argitaratu berri dituen datuen arabera, 2024ko abenduan hamabi lagun gehiago zeuden langabezian Mallabian 2023ko itxierarekin alderatuta: 35etik 47 izatera pasa dira (%34,3ko igoera).

Bizkaian eta EAEn gizonezko langabeen kopurua apur bat jaitsi den arren (%0,6 eta %0,1 gutxiago, hurrenez hurren), Mallabian %50ean igo da. Hala ere, emakume langabeen kolektiboak gehiago izaten jarraitzen du: 21 gizon langabeturekin itxi da 2024a; emakumeek kopuru horrekin itxi zuten 2023a eta orain 26 dira (%23,5eko igoera).

Adinari erreparatuta, 44 urtetik gorakoak dira nagusi eta nabarmen igo da kopurua 2023koarekin alderatuta: 24tik 38 izatera pasa dira. Jaitsiera bakarra 35-44 bitarteko emakumeen artean eman da, bostetik bakarra izatera pasata.

Zerbitzuen sektorean eman da gorakada handiena: bai pribatuan, bai zerbitzu publiko eta osasun-zerbitzuetan, %200ean igo da langabezia. Komertzio eta ostalaritzaren sektorean, aldiz, %33an jaitsi da. Hala ere, langabe kopuru gehien izaten jarraitzen dute tekniko-administratiboen sektoreak eta industriak —azken honetan apur bat jaitsi den arren 2023arekin alderatuta—.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zoketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM:: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK:: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.