Mallabiko Udalak 2.598.700 euroko aurrekontua izango du 2025ean

Dorleta Vidal 2025ko ots. 24a, 12:44

Mallabiko Udalak argitaratu duen Ze berri! aldizkariaren bigarren zenbakian irakurri daitekeenez, 2025ean 2.598.700 euroko aurrekontua kudeatuko du. Aurrekontu hori EAJren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onartu da. 

Jarraian, herrian burutuko diren proiektuetako batzuk:

Azpiegiturak eta ingurunea

- Goitondoko autobus-geltokia berritzea eta hobetzea: 110.000 euro.

- LHIKko aparkalekuaren irisgarritasuna hobetzea: 30.000 euro.

- Frontoiko gimnasioa ixtea klimatizazioa hobetzeko: 46.000 euro.

Energia-eraginkortasuna eta ingurumen-jasangarritasuna:

- Udal lurretan eguzki-plaken energia kudeatzeko etxola bat jartzea: 30.000 euro.

- Igoera hiri-garbiketarako eta hondakinen kudeaketarako partidetan: 60.360 euro (garbiketa) eta 109.210 euro (hondakinak).

- Katuen koloniak kontrolatzea: 22.000 euro.

Kultura eta gizartea

- Liburutegiko altzariak berritzea, bereziki Txiki-Txokoan: 15.000 euro.

- Ezpata-dantzari eguna: 3.000 euro.

- Euskaraldia: 3.000 euro.